5.ak: OIARTZUNGO HAURTZARO IKASTOLAREKIN TRUKAKETA
5.eko ikasleek Oiartzungo Haurtzaro ikastolako ikasleekin trukaketa batean parte hartu dute martxoaren 12tik 14rat. Ikasle bakoitzak lo egin du aintzinetik gutunen bidez ezagutu duen bertako ikasle baten familian.
Kolegiotik goizeko 9etan abiatu eta Oiartzunen beren bikoteak atzeman dituzte. Haiekin bazkaldu eta, arratsaldean elgarrekin Arditurri interpretazio zentroaren bisita egin dute.
Biharamunean, Pasaian ibilaldi bat egin eta Albaola museorat izan dira. Arratsaldean Donostia hirian ibili dira.
Azken egunean, denek elgarrekin, esku lan, herri kirol eta musika tailerretan parte hartu dute.
Bazkaldu eta itzuli dira Larzabalerat akituak bainan kontent eta harro egonaldian bizi izan duten guziaz: ezagutzen ez zuten familia batean lo egin, lagun berriak egin, karrikako bizimoldea ezagutu…
Bigarren parte batean, Oiartzuarrak honarat etorriko dira ekainaren 18-19-20an eta ikasleen familietan lo eginen dute. Haiek gure eskualdea bisitatuko dute 3 egunez.