Hizkuntz bidaiak
Aurten, kolegioko ikasle batzuek hizkuntz bidaia eginen dute. Gaztelera lehen hizkuntza dutenak, Bartzelonara joanen dira egonaldiaren pasatzera. Ingelesa lehen hizkuntza dutenak, Londrese bisitatzeko parada ukanen dute.
Bartzelonara joaiten diren hirugarren eta laugarrenek 2018ko martxoaren 19tik 23ra egonaldia pasatuko dute. Kataluniara iristeko, autobusa hartuko dute, hamar orenez. Han, hiria bisitatuko dute eta familietan aterpetuko dira. Bidaia hori gazteleraz trebatzeko egina da.
Aldi berean, beste ikasleek, Londreseren ezagutzeko eta bisitatzeko parada ukanen dute. Frantzia autobusez zeharkatuko dute. Mantxaren trebesatzeko, itsasontzia erabiliko dute.
Ber gisan, martxoaren 19an abiatuko dira, baina 24an sartuko dira. Halaber, familia batzuetan aterpetuko dira, eta hori esker, beren ingelesa hobetuko dute.
Paco Etchebest eta Mikel Chamalbide