“PREFOSTA” BIDEOKLIPAREN GRABAKETA KOLEGIOAN

« Prefosta » lemapean ospatuko da Herri Urrats maiatzaren 13an. Aurten 2zio taldearen kantuak ditu bazterrak alaituko.

Egun horretako irabaziek MEEK kolegioaren haunditze obren diruztatzen lagunduko dute.

Ondorioz, joan den ostiralean bazen mugimendu kolegioan. 2zio taldeko Odei eta Gorka etorri dira eta bideoklipa grabatu dute ikasleekin. Leku ezberdinetan filmatuak izan dira kantuz aritzen: autobusetik kolegiorat heltzean, gela batean lanean, gorputz heziketako kurtso batean, kanpoan… Ikasleek gogotsu eta umore onean parte hartu dute eta hauek ere rap moduan kantatu dute taldearekin.

Dudarik gabe, oroitzapen onak atxikiko dituzte eta harro izanen dira ondoko asteetan agertuko direlarik hedabideetan…PREFOSTA!