5.ak OIARTZUNGO HAURTZARO IKASTOLAREKIN TRUKAKETA

5.eko ikasleek Oiartzungo Haurtzaro ikastolako ikasleekin trukaketa batean parte hartu dute apirilaren 10tik 12rat.

3 egun pasatu dituzte hango ikasleekin. Bakoitzak lo egin du aintzinetik gutunen bidez ezagutu duen bertako ikasle baten familian.

Kolegiotik goizeko 9etan abiatu eta Oiartzunen beren bikoteak topatu dituzte. Denek elgarrekin bazkaldu eta, arratsaldean familietara joan dira.

Biharamunean, Pasaian ibilaldi bat egin eta Albaola museorat izan dira.

Azken egunean, Arditurri interpretazio zentroa bisitatu dute

 

Bazkaldu eta Larzabalerat itzuli dira akituak bainan harro egonaldian bizi izan duten guziaz: ezagutzen ez zuten familia batean lo egin, lagun berriak egin, hiriko bizimoldea ezagutu…

Bigarren parte batean, Oiartzuarrak honarat etorriko dira ekainaren 17-18-19an gure eskualdearen bisitatzera eta haiek ere ikasleen familietan lo eginen dute.