CHO OYU, Fredo Arburua bigarren aldikotz kolegioan

Bigarren aldikotz Fredo ARBURUA kolegiora jin da bere dokumentala erakusteko eta galderei erantzuteko.

Lehen aldian, topaketa 4.ko ikasleekin izan zen bere expedizioa osoki segitu ahal izan baitzuten.

Bainan beste ikasleek ere ikusi nahi zuten eta Fredok beti « baietz » erraten baitu, azken ostiralean 100 bat ikasle elkartu dira filmaren ikustera.

Ikasle batzuk 2.garren eta 3.garren aldikotz ikusirik ere, ber emoziekin Fredoren abenturak bizitu dituzte.

Milesker Fredo ikaslei transmititzen diezun mezuarentzat :

« ez da amets ttipirik edo handirik , zuen amets guziak bizitu eta gauzatu ! »