4.eko ikasleak Dantzaz konpainiaren Harri orri ar ikusgarrian

HARRI ORRI AR…

Azaroaren 17an, kolegioko 4.eko ikasleak Donapaleuko zinema gelarat izan dira Dantzaz konpainiaren azken sorkuntzaren ikustera. Harri Orri Ar, haurtzaroko jokoetan oinarritu 3 zatiz osatutako dantza ikusgarria da.

https://dantzan.eus/bideoak/dantzaz-harri-orri-ar

Ikasleek aintzin jasta baten ukaiteko parada ukan dute, landuko duten proiektuaren hasteko. Hala nola, apirilean, karrikako artea, dantza eta musika nahasten duen Karrik’art proiektuan parte hartuko dute eta Dantzaz konpainiako dantzari batzu kolegiora etorriko dira 4.eko ikasleei koreografia tailerren eskaintzeko.

Xehetasun gehiago udaberrian ….