Ttipi ttapa ttipi ttapa KORRIKA !!!

Apirilaren 3an, Korrika Oztibarre gaindi ibili da, Xiberoa zeharkatu ondotik.  Arratsaldeko oren batean Larzabalen sartu da eta kolegioak 911 km-an lekukoa hartu du.

Egun biziki berezia izan da gure ikasleentzat, goizean amikuztarrak goizean goizik bazterrak iatzarri baitituzte. Xiberotarrek segida hartu dute Maule eta inguruak zeharkatuz 10 ak irian. Gure oztibartarrek, kolegioko kilometroaz gain, beste elkarteen kilometroak ere egin dituzte eta  Suhuskundar, Irrisartar, Ortzaiztar, Baigorriar baita Urepeldarrek korrika segitu dute lekukoa Nafarroaraino eramaiteko.

20. Korrikako edizioa biziki hunkigarria izan da, momentu horien berriz bizitzeko, Kanaldudek eskainitako bideoak eta hedabideetako argazkiak ikusgai dira. Hemen dituzue lotura batzu:

 

http://www.kanaldude.tv/KORRIKA-20-KM-644-654-Luzaide-Donibane-Garazi_v4866.html

 

Eskertu nahi genituzke hurbildu diren buraso guziak gurekin momentu hori parte hartzea gatik!

Gora Korrika ! Gora Euskara!