SUPER PRESTIGE

2018ko urtarrilaren 7an « Super prestige » izeneko txapelketako finala jokatu da Garatenian. Egun horretan bi partida izan dira. Lehena, Goizeko Izarra eta Lau Herri taldeetako lau gazteen artekoa izan da.

 

Lehen partidan, Goizeko Izarrako gazteek dute irabazi. Bigarrenean, Ospital  eta Ducassouren artekoa izan da. Finala denboran, Ospital  aintzinean egon da baina Ducassouk, erian mina ukanik ere , ez du amore eman eta txapelketa irabazi du. Final horren emaitza 40 eta 34ekoa izan da. Maleruski, txapelduna, irabaztean kolpatu da eta ezin ukan du Frantziako txapelketan parte hartu.

 

Partida horretan, publikoak etengabe Ducassou xixtukatu du partida denboran, eta bukatu delarik isiltzeko jestua egin die. Partida denboran, Ducassou Sorhondo jujeari mintzatu da eta publikoak hori ez du maitatu. Horregatik, publikoak Ospitalen aldea hartu du Ducassou etengabe xixtukatuz.