SEGOVIA : BIDAIA KULTURALA 3.eko IKASLEEKIN

Urriaren 14tik 18rat 3.eko ikasleak Segoviara izan dira.

Ateraldi honen helburua, alde batetik aktibitate kultural eta fisiko ezberdinetan parte hartzea izan da, eta bestetik, euskal kultura eta memoria historikoa lantzea Madrileko Reina Sofia Museoan, Picassoren margolanaren aztertzearekin.

Huna egitaraua:

Astelehena:

Goizean kolegiotik abiatu Bardeetako parke naturalera.

Bardeetan VTT aktibitatea.

Arratsaldean bidea segitu Segoviara iritsi arte.

8:30 tan ikasleak 3 edo 4naka bantu dira bertako familietan lo egiteko.

Asteartea:

Goizean hitzordua Segoviako zentroan.

Gida batekin, Segoviako alde zaharreko eta harresietako bisita.

Bazkari hotza eta jokoak autonomian.

Alcazarreko bisita taldeka.

Joko pista, argazkiekin, Segoviako alde zaharrean.

Denbora librea eta familietara itzuli.

Asteazkena:

Egun osoa Madrilen.

Reina Sofia erakustokiaren bisita gidatua, Guernicari eta Picassori buruzko erakusketaren ulertzea eta aztertzea, bertan galdezketa bati erantzunez.

Bazkari hotza Madrilen, Retiro parkean

Bisita oinez (Cibeles, Gran via, Puerta del Sol) eta denbora librea.

Segoviara itzuli eta familietara joan.

Osteguna:

Goizean “accrobranche” aktibitatea.

Denbora librea.

Segoviara itzuli eta gaua pasatu familien etxean.

Ostirala :

Etxera itzultzeko bidea hartu eta kolegiorat heltzea 16:30 tan.

3.eko ikasleek biziki bidaia polita egin dute memento goxoak pasatuz elgarrekin. Euskal dantzak ere eman dituzte karrikan bertako publiko ttipi bat bilduz hauei so.

Azken urtea izanez MEEKen eta ondorioz azken bidaia egin dutelako elgarrekin, segur, bidaia horretaz oroitzapen onak atxikiko dituzte luzaz.