Oiartzungo ikasleekin trukaketa
Aurten 5.eko ikasleek Oiartzungo Haurtzaro ikastolako ikasleekin trukaketa batean parte hartuko dute. Aurten proiektua 2 partetan iraganen da apirilaren 5etik 7rat 5.eko ikasleak Oiartzunerat joanen dira. Aldiz, Oiartzuneko ikasleak ekainaren 19tik 21erat jinen dira Meek-eko ikasleen etxeetarat gaua pasatzeko.
Egonaldiaren egitaraua:
Apirilaren 5ean, goizez kolegiotik abiatuko dira ikasleak. Oiartzunerat heldu eta gero, bazkaria hartuko dute. Harrera pasatuko da, herriaren ezagutza eta elkar ezagutzeko jokoak.
Apirilaren 6an, ibilaldi bat egingo dute Oiartzunetik Pasaiarat eta ondotik Albaola museoaren bisita: Pasaian eraikitako San Juan baleontzia, Euskal Herritik Ternuara joaten ziren zama-ontzi transozeanikoen adibide bat da. Euskal ontzigintza industriaren garrantziaren ikur hau Kanadako Ipar Atlantiar kostaldean, Red Bay-n, hondoratu zen 1565ean.
Apirilaren 7an, Arditurri interpretazio zentroaren bisita.
Meatzetako laborategiaren eraikin zaharra berritu ondoren Interpretazio Zetnro-Parketxean bihurtu dute. Bertan informazio-euskarri modernoen bitartez Aiako Harria Parke Naturaleko ondarearen, kulturaren eta naturaren aberastasuna modu bizi eta didaktikoan ezagutzera emango da. Arditurriko meatzeak parkearen bihotzean daude kokaturik.
Arratsaldean,14.30tan Oiartzunetik abiatzea 15.45 etan Larzabalerat heltzea.
5.bati egin galdezketa ibilaldia egin eta gero :
Nola pasatu da Oiartzunen?
Ongi pasatu da oro har, gehien maitatu dudana da museoaren bisita.
Zer ikusi duzue museo honetan?
Itsasontzi bat muntatzen zuten leheneko teknikekin dena manualki.
Ibilaldia maitatu duzu?
Ez, ibilaldi hau sobera luzea iduritu zait eta aspergarria zen.
Haien familietan ongi pasatu dea?
Bai orokorki zeren eta alde batetik aita eta amak gixakoak ziren bainan …gaua aldiz luzea iduritu zait