NAZIOARTEKO EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUGU KOLEGIOAN

Nazioarteko Euskararen Eguna zen abendoaren 3an. Igande batez izanki, kolegioan, abendoaren 5ean asteartearekin ospatu dugu.

Egun guzirako, maila ezberdinetako 12 ikasleko taldeak osatu dira. Talde bakoitzak, erakasle tutore batekin, antolatuak izan diren animazio ezberdinetan parte hartu du.

Hala nola, gela ezberdinetan banaturik, ikasle bakoitzak ekarritako goizeko askaria partikatu ondotik, esku lanetan arizan dira giltzetakoak eginez “Euskara” gaiaren inguruan.

Ondotik, Euskal Irratietan entzuten den Soka Tira jokoan aritu dira talde ezberdinen aurka.

Azkenik, Larzabaleko herriko gelarat izan dira karaokean aritzeko. Talde ttipi bakoitzak, erakasle tutorearekin, mozorroturik kantatu eta dantzatu du aintzineko egunetan prestatu zuen kantua. Lehia moduan egin da eta ikasleen txaloen azantzek dute irabazlea izendatu.

Eguna biziki goxoki iragan da irri eta umore ainitzekin…gogoan atxikiko duguna luzaz !