Nafarroa-Maule, urteko derbi partida!
Urteko partida garrantzitsuena, irailaren 30ean Baigorrin jokatu da.
Partida hasi aitzin, aldageletan, jokalarien bisaietan presionea ageri zen, biziki ulergarria zen zeren eta 3200 pertsona presente baitziren, bi taldeen arteko gerla begiratzeko.
Nafarroa zailtasunetan zen. Maulek joko aberatsa zuen, hiru laurdenak baloinarekin biziki fite abian ziren Nafarrarroako jokalarientzat. Pausan, afixatze taulan Maule, aitzinean zen.
Bigarren zatian, Nafarroako jokalariak biziki malestruk ziren baloinarekin : aitzin pasetan, plakatzean… Aldiz, Mauleren joko maila azkartzen joan zen. Orduan hasi zen borroka orokor handi bat, bi txartel gorri eta bi txartel hori banatuak izan ziren .
Bukaeran, Maule, irabazle atera zen partida tinkatu eta eder horretatik.