Mugikorrak kolegioan

Dakizuen bezala, MEE Kolegioan mugikorrak erabiltzea debekatua da.

Baina, guk pentsatzen dugu uzten ahal direla gutxienez kantinako aire hartzeetan. Honekin batera, wi-fi-a ere jarri beharko da internet erabiltzeko eta bere abantailez baliatzeko.

Hala ere, uste dugu mugikorrak baimentzeak lagunen arteko komunikazioa hautsi eta giroa aldatuko duela.

Laburbilduz, mugikorrak abantailak eta desabantailak ditu, guk mugikorren erabiltzearen baimentzea galdegiten dugu, baina legeak errespetatuz eta denbora mugatu batzuetan.

 

Hona kolegioko beste ikasle batzuen iritzia :

  • Nire ustez biziki garrantzitsua da mugikorra, bizi sozial baten eramateko eta besteekin komunikatzeko” ( Maika Etxeberri).
  • Ados naiz, baina txandak egin behar dira, adibidez astelehenetan 6.ak, asteartean 5.ak… eta horrela aste guziz. Baina, Wi-fi- ak bakarrik 3. eta 4.ei baimendua izan beharko luke”( Xaxi Hobiague).
  • Nire ustez, kolegioa ez da mugikorren ekartzeko tokia, aski erabiltzen dugu kolegiotik kanpo”( Leire Casamajou).

Gure iritzia eta beste ikasleena kontutan hartuz hona proposatzen ditugun ideia eta legeak.

  • IDZ: Gure ustez, IDZ wi-fi-aren tokia izanen da. Baina, toki mugatua eta heldu batez zaindua izatea galdegiten dugu. Hala ere isiltasuna eta lasaitasuna atxiki beharko da gela horretan.
  • TXANDAK: Wi-fi-aren gelan txandak izanen dira, ez sobera jende metatzeko ber momentuan.
  • LEHENTASUNAK: Gure iritziz, 3. eta 4.ek lehentasuna ukan beharko lukete, 6. eta 5.ak gazteegi direlako mugikorrak baliatzeko.

UNAI HARLOUCHET / AINHOA IRIBARNE / ENEKO INDO