Meek sustengatzeko… euskoari kidetu… 2 klikez
Berri ona… 30 kide baieztatu ditugu 2016 urtean eta MEEK-ek lortu du 2016ko urte erdiko %3-en komisionea eskuratzea! 169 euskokoa izan da. Eta gehiago lortzen ahal dugu beste familia batzu kidetzen badira….
Beraz, klika (SEGIDAN 😉 2 minuta hartzen ditu eta!) helbide honetan : www.euskalmoneta.org/eu/kidetzen-naiz eta segi gomendaturiko pausuak... « Laguntzen dutan elkartea » gunean « MEEK » ezarriz, noski 😉 !!!
Eusko-aren erabilpenak euskara, tokiko enplegua eta ingurumena babesten dituenez MEEK-ek bere Biltzar Nagusian aipatu eta bozkatu duen bezala, familia guziak Eusko-aren kide bilakatzerat animatzen ditu.
Aintzinetik milesker ondoko 3 pausuak jarraitzeaz… 2017eko hastapen honetan berean!
1/ Nola kidetu :
Ondoko aldagunera joanez (bertan zuen datuak emanez edo eusko kide karta zaharra erakutsiz) 5 minutaz egina da! www.euskalmoneta.org/eu/aldaguneen-aurkitegia
Edo Euskal Monetaren web gunean sartuz: www.euskalmoneta.org/eu/kidetzen-naiz
2 / Noiz :
2017 hastapen honetan berean hasiz… Alabainan, kide berriek MEEK « elkarte lagundu” gisa hautatuz… 2017ean Kolegioaren laguntzaileek euskotan trukatuko dituzten euroen %3a MEEK-en diruztatzeko erabilia izanen da.
3 / Eusko-a erabiltzea, errex da… eta gainera Kolegioa laguntzen du:
MEEK-eko 100 familiek lortzen badute hilabetero 50€ euskotan trukatzen 2017an… 2017ko urte bukaeran MEEK-ek 1.800,00 eusko irabaziak ukanen ditu (babesleek aldatuko dituzten euroetarik kalkulatuko diren %3ko komisioen bidez).
Anima gaiten… Euskoa eguneroko bizian ditugun parrasta bat beharrentzat erabiltzen ahal baita.