Lurrama
2016-12-08
|In Kultura
Lurrama Euskal Herriko laborantzaren azoka da. Urtero azaroan iragaiten da eta hiru egun irauten ditu. Azoka hau Miarritzeko Iratiko azokan iragaiten da. Bolondres ainitzen laguntzari esker, Lurrama ibiltzen da eta ikaragarriko arrakasta ukaiten du.
Euskal laborantzaren bultzatzeko eta ezagutarazteko egina da. Lurramaren presidentea Iñaki Berhocoirigoin da.
Azoka honetan, Euskal Herriko herri desberdinetako ekoizleak badira beren mozkinak saltzeko. Mintzaldi interesgarri ainitz badira eta urtero Frantziako eskualde desberdinetako laborariak gonbidatuak dira beren kulturaren eta lanaren partekatzeko.
Lurrama igandez amaitzen da sukaldeburuen bazkariarekin, bertara 800 pertsona hurbiltzen dira momentu goxo baten pasatzera.