Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan IEP egitura idekitzeko baimena lortu dugu
Haur elbarrien eskolatzeko lan egiten duten eragileei eta hautetsien mobilizazioari esker, Bordaleko Akademiako Errektoreak Olivier Dugrip jaunak heldu den irailetik Manex Erdoaintzi Etxart kolegioan Inklusiorako Egitura Pedagogiko bat idekitzea erabaki duela jakinarazi digu, Pierre Barrière Akademia Ikuskariak hartutako erabakia zuzenduz. Familiendako lasaitasun handi bat da. Maule, Larzabale edo Bankan bizi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako familiek eskola arruntean eskolatuak izateko beharrezkoa duten egitura eskura izanen dute, orain arte barnekaldeko familiei ukatua zitzaiena. Seaskak orain arte bezala Inklusio politikan aitzindari izaten segituko du eta herritarrak deitzen ditu inklusio politika aitzinerat eramateko Integrazio Batzordeak antolatzen duen dirubiltze kanpainan partehartzerat.
Seaska.eus web gunetik hartua