IALA : nor naiz gu?

Nor naiz gu ?

Horra aurten proposatutako IALA astearen izenburua.

Itxura, normak, sexismoa, desberdintasuna landuko dira aste guzian.

Lehen bi egunetan, ikasleek gelaka saio ezberdinak ukanen dituzte.

6.eko eta 5.eko ikasleek « Petite fille » transexualitatea tratazen duen dokumentala begiratu ondoren, gaiaz mintzatzeko eta eztabadatzeko tarte bat hartu dute. Gero, gutun bat idatzi diote filman agertzen den hautatu pertsona bati. Horren bidez zituzten sendimenduak adierazi dituzte baita galderak edo oharrak helarazi dituzte.

Bestalde, 4.eko eta 5.eko ikasleek « Derrière nos écrans de fumée » fikzio dokumentala so egin dute. Sare sozialek gaur egun duten eraginaz hitz egiteko parada izan da. Tresna numerikoen erabileran zer alda daitekeen gogoetatu eta eztabadatu dute.

Horrez gain, gaiaren sakontzeko, ikasle guziek erakasleek prestatu zituzten saioetan parte hartu dute. Gomitatu ditugu ere hainbat kanpoko jende. Hala nola, Joana Olasagasti (dantza), Odei Barroso (kantua), Céline Mirailh (artea), bai eta ere Andrea Pebet, Lur Renteria eta Martta Irigoien. Eskertzen ditugu egindako lanarengatik !

Asteazkenetik goiti, maila ezberdineko talde ttipitan, ikasleek ekoizpen berezi bat prestatu dute emandako konsigna batetik abiatuz :

Astean zehar landu duzuenan oinarrituz, kolegioko publikoari zuzendua izanen den kanpaina bat sortuko duzue edozein formatutan : artikulu, bideo, manifa, elkarretaratze , esposaketa, kantu, antzerki…

Zein mundu eraiki nahi dugu ? Kanpaina eramaiten duen talde gisa, jendarte eta kolegioko bizi hobe/justuago batentzat borrokatzen zarete. Lotu borrokari !

 

Ostiral arratsaldean, horien lana aurkeztu dute epaimahain baten aitzinean.