IALA – MUSIKA

Otsailaren 7tik 11rat Ikasgaien Arteko Lan Astea  edo IALA iragan da kolegioan. Aurtengo gaia MUSIKA izan da.

Lehen hiru egunetan, ikasleak taldeka eta mailak nahasirik musikari buruzko tailerretan parte hartu dute. Artista batzuekin ere denbora bat partikatu dute. Horien artean Jurgi Ekiza, Mixel Etxekopar edo Marina Beheretxe.

Asteazken goizean kantu eskaintzak emankizuna zuzenean emana izan da Euskal Irratiak partadeitzarekin. Ikasle talde batek eraman du burutik buru eta entzuleek kolegiora deitu behar zuten beren kantu eskaitza egiteko. Arrakasta handia ukan dute !

Ostegun eta ostiralean ikasleek, beti taldeka eta nahasirik, ekoizpen bat sortu izan behar dute :
EHZ (Euskal Herria Zuzenean) festibalean zuen talde berriarekin jo nahi duzue eta horretarako, antolatzaileei zuen taldearen eta diskoaren aurkezpena eginen diezue. Ondoko ezaugarriak segitu beharko dituzue:
  • Taldearen izena eta taldekideak aurkeztu : zer estilo, zer instrumentu, taldearen helburuak (engaiatua, komertziala, intimoa, dantzagarria…), diskoaren hedapena…
  • Album berriaren izena eman eta bost kanturenak. Kasu, diskoa fisikoki asmatu eta eraiki beharko duzue