IALA astea: ikasleei hitza

Maialen Aguer Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioko hirugarreneko ikasle bat da. Iala astean parte hartu du eta galdezkatu dugu.

Iala batean jadanik parte hartu duzu ?

Bai, sei eta bosgarrenean parte hartu nuen.

 

Nola atzeman duzu gai hau beste iala asteei konparatuz ?

Besteak gehiago maitatu nituen, eta interesgarriagoak ziren.

 

Kurtso batzuk interesgarriak atzeman dituzu ?

Bai batzuk, yoga Nagorerekin eta sorospena Maikarekin.

 

Gai hau maitatu duzu ?

Ez, ez dut maitatu. Ez nuen interesik.

 

Zure taldean giro ona bazen ?

Bai, giro ona zen. Maila bakoitzetik ikasle bat banuen ene taldean.

 

Aurkezpena nola pasatu da ?

Untsa pasatu da, baina galderak zailak ziren.

 

Beste urtean ze gai nahi zenuke ?

Heldu den urtean ez niz hor beraz berdin zait, baina bestenez dantza proposatuko nuke.

 

Zer da iala astean gehien maitatu duzuna ?

Askariak ditut gehien maitatu.

 

 

Leire Cibrian Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioko bosgarreneko ikaslea da. Ialan parte hartu du eta galdezkatu dugu.

 

Iala batean jadanik parte hartu duzu ?

Ez, ez nuen sekulan parte hartu.

 

Gai hau maitatu duzu ?

Ez naiz interesatu gai horri.

 

Kurtso batzuk interesgarriak atzeman dituzu ?

Bai, Manu Perezen kutsoa maitatu dut, lo egiteari buruz zen.

 

Zure taldean giro ona bazen ?

Oro har giro aski ona zen.

 

Aurkezpena nola pasatu da ?

Presentaketa biziki ongi iragan da.

 

Beste urtean zer gai nahi zinuke ?

Beste urteko sukaldaritza edo laborantza proposatuko nuke gai bezala.

 

Zer da iala astean gehien maitatu duzuna ?

Gosaria da gehien maitatu dudana.