Hirugarrenen prentsa ateraldia

Urte hastapenean hasirik,  Mayirekin (kolegioko dokümentalista) eta Nagorerekin (euskarako irakaslea) prentsaren gaia lantzen hasiak dira MEE kolegioko 3.eko ikasleak. Gaian sartü ondotik eta teoria amiñi bat lantü eta, prentsa edo kazetaritza mündüaren hobeki ezagützeko, ateraldi bat egin düe.

Ürriaren 10ean astelehenarekin, Miramonera joan dira eta bertako ETBren egoitza bisitatü düe. Emazte batek gidatürik, ützüli osoa egin düe eta emankizün baten grabaketaren lekükoak izan dira.

Hori goizean zela, arrestitan, aparkalekü miresgarri batean jan eta gero, Urruñako herrian, Gara, Mediabask eta  Info7 egoitzak bisitatü dütüe.

  • Mediabask – Gara: prentsa idatzia
  • Gara – Kazeta.info: prentsa digitalizatüa
  • Info7: web irratia

Ürrentzeko, kolegioalat sartü dira tenorez otobüsaren hartzeko.

Ikasi düena ateraldi hontan da gizartea, digitalizazioaz idatzizkoaz beno haboro interesatürik dela gaur egün.

 

Anna.IRAOLA / Mailen.HONTAAS / Leire.CASAMAJOU