EUSKARAREN EGUNA KOLEGIOAN

Aurten ere, abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen Eguna ospatu dugu kolegioan.

Goizean ikasleak ikastetxerat arribatu dira musikaren soinuarekin eta euskal dantzak eman dituzte berotzeko.

Ondotik geletan sartu dira eta talde ttipika goizeko askari on bat egin dute etxetik ekarritako bixkotx eta edariekin.

Gero, esku lan tailer batekin segitu dute:  ikasle bakoitzak giltzetako bat eraiki du. EUSGARA deitutako panpin horri esker, egunero, ikasleek gogoetatuko dute ze garrantzia emaiten duten Euskara hizkuntzari.

Goiza bukatu da bertsu saio batekin. Maddi Sarasua, Ortzi Idoate eta Aitor Servier gomitak bertsu eskolako ikasleek prestatu zituzten gaiekin arizan dira. Bertsu eskolako ikasleek ere parte hartu dute bakoitzak bertsu bat emanez.

Bazkaldu eta, ikasleak kanpoan antolatuak ziren euskal jokoetan arizan dira taldeka itzulikatuz (soka tira, zaku lasterketa, toka jokoa, arto biltzea…).

Egunaren bukatzeko, goizean bezala, musika ezarri eta denek dantzaldian parte hartu dute.

 

Egun goxoa iragan dugu gogoan atxikiz zoin garrantzitsua den euskaraz aritzea egunero.

 

MEEKen ere 365 egun EUSKARAZ