Etxepare Lizeoko bisita

bisita

 

      Azaroaren 24an, ostegunean, MEE Kolegioko hirugarreneko ikasleak Baionako Etxepare Lizeoaren bisitatzera joan ginen.

     Goizeko 9:00etan autobusa harturik 10:00etan heldu ginen lizeora. Gure hogeitalau ikasleko gela ttipia galdua senditzen zen Xalbador eta Piarres Larzabaleko hirugarrenekoen artean. Autobusetik jautsi eta, talde ezberdinetan banatu gintuzten eta geletara eramanak izan ginen. Han, lizeoaren aurkezpen labur bat egin ziguten bigarreneko ikasleek eta lizeo zaharraren eta berriaren ibilmoldea argitu ziguten.

    Horren ondotik, Atlanta zinema gelara joan ginen, han, Etxepareko ikasle ohien iritzi bideo batzuen ikusteko. Horrez gain, Herri Urratseko flashmob-a begiratu genuen. Hori bukatu eta, lizeoan piknikatu genuen lizeo eta kolegioko beste ikasleekin , gero, lizeoaren itzuli labur baten egin ahal izateko. Sartu eta, irakasle batzuekin mintzaldi bat izan genuen geletan, non, lizeo berriaren planoak erakutsi zizkiguten, eta baxo ezberdinak ( ES, S, L eta baxo profesional berriak), UNSS ( lizeotik kanpo egiten diren kirolak) aipatuak izan ziren ere (nola eginen zen, noiz, non eta zer eginen zen). Bilkura berean, sagarrondoaren diruztatze proiektua aipatu ziguten erranez, diru zama aski handia falta zela lizeo berriaren bukatzeko. Azkenean, lizeotik kolegiora berriz itzuli ginen, heldu den urtean harat itzultzeko asmoekin.

     Egun bikaina pasa genuen Etxepare lizeoan, bigarreneko ikasle eta irakasleekin, oraingo lizeoa zaharra izanik ere . Gure gelako ikasle gehienek egun horren ondorioz Etxeparera itzultzeko gogo handiagoa zuten . Bisitaz gain, denek elkarrekin momentu goxo bat pasatu genuen .

Julen.O , Mailen .H eta Annette.E