Eskubaloi txapelketak MEEK-eko ikasleekin

Gaur egun, gazte belaunaldietan, kolegioko ikasle ainitz esku baloian ari dira, maila guzietan, hala nola, Irrisarrin, Amikuzen, Nafarroan edo Atharratzen.

 

Adibidez,  Irrisartarrak taldean, hamabost urte peko mutikoak multzo gorenera igan dira. Sasoineko lehen partean, multzo batean ziren eta partidak jokatu dituzte, beren maila ezagutzeko. Emaitza onen ondorioz, maila batez igo dira.

Hona beren multzo berria :

Bikaintasun taldea :
1 IRISARTARRAK HB
2 PAU NOUSTY SPORTS
3 BILLERE HANDBALL PAU PYRENEES
4 ANGLET BIARRITZ OLYMPIQUE HANDBALL
5 SICS BOUCAU TARNOS
6 AVIRON BAYONNAIS HANDBALL
7 HBC OLORON / HBC ASPOIS
8 ASSON SPORTS

 

Xiberoan ere eskubaloi talde on bat bada Atharratzen : Zibero Sport Tardets ( ZST ).

Sasoineko lehen hiru hilabeteetan, hamabost urte peko neskek  multzoaren bi lehenetan bukatu baitute, bikaintasun multzora igan dira.

 

Hona  multzoa :

Bikaitasun taldea :
1 LESCAR HB
2 ASSON SPORTS
3 BORDES SPORTS
4 AVIRON BAYONNAIS HANDBALL
5 ZIBERO SPORTS TARDETS
6 ANGLET BIARRITZ OLYMPIQUE HANDBALL
7 IRISARTARRAK HB
8 AS URRUNARRAK

 

 

Esku baloi txapelketa kolegioan ere egiten dugu. Ikasleek beren taldea antolatzen dute, nahi duten pertsonekin, eta multzoak sortzen dira. Erakasleek ere parte hartzen dute, eta talde biziki ederra osatzen  dute. Edo ez. Orokorki, giro biziki goxo batean pasatzen da, esku baloi txapelketa.

 

Paco eta Mikel