Dantza’Haka Donibane Garazin azaroaren 11an

Dantz’haka Barkoxeko ikusgarri berri bat da. Errügbia, dantza eta antzerkiaren nahasketa da, xiberotarren kültürraren orhitarazteko. 50 gazteek parte hartü düe hontan eta Eüskal Herriko gertakariak (Gernika, Orreagako güdüka eta Matalazen historia) kontatzen dütü. 10 hilabeteko lana izan da.

Petti Galant 17 urteko errügbilaria da. MEE kolegioko ikasle ohia da eta Dantz’haka ikusgarrian parte hartü dü. Ikusgarria nola bizi izan düan kontatüko deigü.

Nola iragan dira mustrakak?

« Mustraketan giro hona bazen arizaleen eta eraileen artean, untsa iragan da. »

Maitatü düka ikusgarri horretan parte hartzea ?

« Izigarri maitatü düt, zeren eta dantzatzea hanitx maitet. Gure arteko giroa mustrakez mustraka hobetzen zen. Kantatzean eta ikusgarriaren egitean plazer hanitx hartü düt. »

Dantzarien eta rügbilarien arteko harremanak onak ziena ?

« Bai, zeren eta dantzari hanitx errügbian ari baitira. Audela, dantzariak eta errügbilariak kanpotik algar ezagützen züen. »

Nola bizitü dük taldeko ttipienetan izaitea ?

« Ontsa, ez dü deus kanbiatü adinaren aldetik ez dü nihurkek desberdintasünik egin. Handiagoak ez nüntüan denak ezagützen, ikusgarrian egitez jente zonbaiten ezagütza egin düt. »

Norrek lagüntü zütie ikusgarri horren egiteko ?

« Lehenik , ikusgarrian asmazalea eta eramailea, Patrick Queheille Kampo. Kantoreen eramailea Sophie Arçanuturry. Olivier Arçanuturry eta Christophe Ascos (Kakoi) dantza asmazaleak. Baita dendarisak ere. »

Berriz emanen düzieia ikusgarri hori ?

« Bai, Garazin berriz emanen dügü, azaroaren 11n Manex Erdozaintzi – Etxart Kolegioaren alde. Jin zitaie saldoan !! »

Kattin eta Nahia 3.A

EZ AHANTZ, AZAROAREN 11an GARAZIKO JAI ALAIAN

GURE KOLEGIOAREN ALDE!

Ainztin gostu baten emaiteko, hemen klik ezazue:

https://www.youtube.com/watch?v=kbwiXKN66GM

https://www.youtube.com/watch?v=6NlQse8ooxo