Bertsolari txapelketa nagusia 2 : Xan Alkhati elkarrizketa

Xan Alkhat Armendaritzen sortü da 19

Xan Alkhat

82an. Bertso eskolan irakaslea da. Xiberoko Botzan lan egin dü. 2012 urteaz geroz, Bertsularien Lagunak elkartearen permanente da Xiberoan eta Baxenafarroan. Ikastoletan bertsua irakasten dü. Bertsolaritza Txapelketa Nagusia baita aurten, eta bertsoaz ainitz baldin badaki, galteztatü dügü:

-Zer da txapelketa hori ?

Txapelketa hori, Bertsolari Txapelketa Nagusia deitzen dük. Lehenik selekzioak egiten dütük zazpi probintzietan eta kalifikatüak Bertsolari Txapelketa Nagusia parte hartüko die.

-Noiz pasatzen da ?

Lau urte oroz pasatzen dük. Aurten, setemeko 23an hasi dük eta abentüaren 17an ürrentüko Barakaldon.

-Hik zer egiten dük txapelketa hontan ?

Iparraldeko saiotan, bertsolariak kantatzen ari direlarik, idazten düat haien bertsuak ordenagailüan. Transkribatzailea nük.

-Nork züen irabazi azkena ?

Amets Arzallusek züan irabazi Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013an.

-Txapelketa horrekin ,bertsolaritza ezagünagoa dea ?

Bai lagüntzen dik. Gainera, aurten, zazpi probintzietan pasatzen dük popülü handiago bat hunkitzeko.

– Pasatzen dea irratian edo telebistan ? Eta pasatzen baldin bada segitüa da?

Bai bietan pasatzen dük. Erdifinalak eta finala ETB2 katean dütük eta Bertsozale.eus web-günean pasatzen ere bai. Bertsolari txapelketa Nagusia hanitx segitüa dük. Adibide bat : finalarentako ez dük haboro lekürik.

-Azken galto bat, hiretako nork dü irabaziko aurtengo txapela?

Enetako, Amets Arzallus egoera onean dük irabazteko bigarren aldi bat. Baina, Maialen Lujanbio finalerat joaiten badük, bürüz bürüko ona izanen dük. Bien artean, Maialen gehiago maite diat.

Allande eta Agosti

3.A ko ikasleak