Martxoaren 12an, Integrazio Batzordeko kideek proposaturik
sensibilizazio saioa iragan da kolegioko guziei zuzendua :ahalmen urritasunaz eta desberdintasunaz hitz egin dugu. Solasaldi horren kari, Eztitxu Vivanco, ahalmen urriko igerilaria etorri da bere esperientzia gurekin partekatzeko.
Ikasleek ainitz preziatu dute bere parte hartzea eta baliatzen gira artikulu horretaz berriz eskertzeko bai Eztitxu eta bai Integrazioa Batzordea.
Integrazio Batzordeak bere kanpaina abiatuko du laster eta ikasleek laguntzeko horien heinean, kolegioan berean salmenta bat antolatuko dute dirua biltzeko.