Hiru astez kolegioaren ondoan, Axut antzerki taldeko kideek egonaldi bat egin dute, horien azken ikusgarria Amua antzerkia prestatzeko.
Laugarreneko ikasleek errepikak segitu ahal izan dituzte astean zehar eta antzerkilariekin tarte bat hartu dute haien lanaz eta azken antzerkiaz hitz egiteko.
Martxoaren 5an, laugarreneko eta hirugarreneko ikasle guzi-guziek Amua antzerkia iksuteko parada ukan dute. Zinez opari eder bat egin daukute, kultur gune guziak hetsiak egoten diren garai honetan. Berriz eskertu nahi ditugu gure inguruko kultur partaide guziak.
Arantxa Irigoienekin laugarrenek antzerkian trebatzeko saioak izanen dituzte oraindik nondoko egunetan.