Nazioarteko Euskararen Eguna kolegioan

Abenduaren 3an  Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu MEE kolegioan ere animazio ezberdinetan parte hartuz egun osoan zehar.

Horra nola iragan den eguna :

GOIZEAN

Egunaren untsa hasteko, kolegioak goizeko askaria eskaini digu.

Ondotik Bilan Oren taldeka (maila ezberdinetako 15 ikasle) eskulan bat egin da : ikasle eta erakasle bakoitzak bere bola lasaigarria josi du.

10 :30tan ikasleak berriz gelaka bildu dira eta 3.eko ikasleek prestatutako altxorraren jokoan aritu dira.

ARRATSALDEAN

Gelaka, ikasle eta erakasle guziek Euskal kantu Loto Bingo jokoan parte hartu dugu.

Gero,denek kanpoan, 3.eko ikasleek asmatutako brebeta euskaraz flashmob-a dantzatu eta kantatu dugu elgarrekin.

Eguna bukatu da dantzaldi batekin.