Ilustratzaile bat kolegioan
2019-11-22
Aurtengo seigarrenek JUUL irakurketa kanpainaren kari, Castillo Suarezen Ebelina Mandarina liburua landu dute gelan eta etxean.
Obra horren ilustratzailea, Leire Urbeltz Iruñeko artista da. Laugarreneko ikasleekin egun osoa bat pasatu baitu kolegioan, baliatu gira topaketa baten antolatzeko seigarrenekin bere ofizioaz gehiago jakiteko.
Hitzordua IDZn finkatua zen azaroaren 8an, IDZ seigarreneko bi gelekin eta Leirerekin.
Momentu eta elgarrizketa biziki goxoa izan da, eta denak kontent atera topaketa horretaz.
Marrazketa biziki maite dutela ikasleek ohartu gira eta kuriositate handiz egon dira Leireren erranak eta azalpenak entzuten.
Milesker handi bat Leire eta nahi duzun arte!