IALA astea: ikasleei hitza
Maialen Aguer Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioko hirugarreneko ikasle bat da. Iala astean parte hartu du eta galdezkatu dugu.
Iala batean jadanik parte hartu duzu ?
Bai, sei eta bosgarrenean parte hartu nuen.
Nola atzeman duzu gai hau beste iala asteei konparatuz ?
Besteak gehiago maitatu nituen, eta interesgarriagoak ziren.
Kurtso batzuk interesgarriak atzeman dituzu ?
Bai batzuk, yoga Nagorerekin eta sorospena Maikarekin.
Gai hau maitatu duzu ?
Ez, ez dut maitatu. Ez nuen interesik.
Zure taldean giro ona bazen ?
Bai, giro ona zen. Maila bakoitzetik ikasle bat banuen ene taldean.
Aurkezpena nola pasatu da ?
Untsa pasatu da, baina galderak zailak ziren.
Beste urtean ze gai nahi zenuke ?
Heldu den urtean ez niz hor beraz berdin zait, baina bestenez dantza proposatuko nuke.
Zer da iala astean gehien maitatu duzuna ?
Askariak ditut gehien maitatu.
Leire Cibrian Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioko bosgarreneko ikaslea da. Ialan parte hartu du eta galdezkatu dugu.
Iala batean jadanik parte hartu duzu ?
Ez, ez nuen sekulan parte hartu.
Gai hau maitatu duzu ?
Ez naiz interesatu gai horri.
Kurtso batzuk interesgarriak atzeman dituzu ?
Bai, Manu Perezen kutsoa maitatu dut, lo egiteari buruz zen.
Zure taldean giro ona bazen ?
Oro har giro aski ona zen.
Aurkezpena nola pasatu da ?
Presentaketa biziki ongi iragan da.
Beste urtean zer gai nahi zinuke ?
Beste urteko sukaldaritza edo laborantza proposatuko nuke gai bezala.
Zer da iala astean gehien maitatu duzuna ?
Gosaria da gehien maitatu dudana.