Ezki ateraldia Gouretten
Martxoaren 18 an, 4. eta 3.eko ikasleak joan ziren eski ateraldira Gourrette- era 4 irakasle zaindariekin ( Céline, Janire,Mayi eta Patxi )
Goizeko 6:30tan zuten hitzordua kolegioan eta goizeko 10 orenetan Gouretten ziren. Hara arribatu eta, beren ekipamenduak eskuratu dituzte eta oren eta erdiren buruan, azkenean, pistetan ziren.
Ikasleak hiru talde ttipitan banatuak ziren beren mailaren arabera.
Pista guziak jeitsi eta gero, eguerdi eta erditan jateko elkartu ziren izai baten azpian. Oren erdi batez jan dute eta aldi honetan lau talde ezberdinetan banatu dira.
Ondotik, igan ziren pistetarat eguraldi bikainarekin, hala ere, bukaeran laino ttipi batzuk etorri ziren haien trabatzera. Lauak eta erditan ikasleak estaziora jaitsi ziren berriz eta materiala itzuli zuten. Autobusera joan ziren eta hiru orenen buruan kolegiora iritsi ziren.
Maika Auzqui elkarriztatu dugu : « Aro ederra izanik bikaina zen, eguna laburra izan da eta hobeki izango litzateke asteburu oso bat han pasatzea. »
Antton Barrère ikaslearen iritzia « Biziki ongi pasatu dugu lagunen artean, pista esberdinak egin ditugu, berriz egiteko ateraldia da ! »