4.eko ikasleak Euskal Herrian gaindi

Apirilaren 11tik 15era 4.eko ikasleak Euskal Herrian gaindi ibili dira, ezagutza kulturaletan sakontzeko.

Egitaraua

Astelehena Lartzabaletik abiatu Donostiarat Eureka zientzia museoa bisitatzera.

Arratsaldean, Etxarriko bidea hartu eta kanpinean instalatu.

Asteartea Etxarriko ikastolako ikasleekin trukaketa : elkar ezagutza, jokoak, herria ezagutu.

Egun osoa Etxarri Aranatzen.

Asteazkena Egun pasa Gasteizen :

– Salburua parkearen bisita (natur gunea).

– « Martxoak 3 » memorialaren bisita (langile borrokaren oroimenez).

Osteguna Etxarrin mendi ateraldia goizean.

Arratsaldez denbora librea Etxarrin gaindi.

Ostirala Etxarritik Bardeetarat (VTT ibilaldia).

 Umore ona lagun, programa aberatsa eta egun beteak bizi izan dituzte aste osoan.

Bidaiaz oroitzapen ona atxikiko dute luzaz !