4.ak CHO OYU GAILURRERAINO FREDO ARBURUAREKIN

Astezkenean Fredo Arburua etorri da kolegiora Cho Oyu espedioaz egin duen filmaren aurkeztera 4.eko ikasleei. Hauek lan bat eraman dute proiektua segituz prestakuntzatik gailurreraino.

Tibeterat abiatu aintzin, irailean Fredo kolegiorat jin zen gazteei esplikatzerat nola prestatzen zen, ze material mota baliatuko zuen, nolako janaria eramanen zuen…

Ondotik, CHO OYUraino izan dira Fredorekin batean. Honek egunero berriak emaiten eta argazki eta bideoak igortzen zituen handik eta hurbiletik bizi izan dute igotze luze eta zaila.

Zinez irudi ederrak ikusi dituzte bukaerako filma aurkezpenean eta galdera ainitz zituzten Fredori pausatzeko. Amets egiteko memento goxo bat…

AUPA FREDO!