NAFARROAN GAINDI korala Lizarran

Ikasturte honetan, astean behin, kolegioko 45 ikasleek parte hartu dute kolegioko koralan Intza Daguerre musika erakasleak lagundurik.

Maiatzaren 24ean eta 15ean beren lana Lizarran erakutsi dute lehen kontzertua aurkeztuz beste 3 kolegioko ikasleekin (Kanboko Xalbador, D. Garaziko Zitadela eta Baigorriko Jean Pujo) Denise Olhagaray musika erakasleak lagundurik.

200 gazte ziren taula gainean NAFARROAN GAINDI kantu ezberdinen kantatzeko Lizarrako auditoriumean. Harrera bikaina ukan dute hango antolatzaileen partetik.

Eskertzen ditugu proiektu horretan ibili diren jende guziak eta bereziki ikasleak erakutsi duten inplikazioarentzat.

Ondoko hitzordua ekainaren 7an Donibane Garaziko Jai Alaian.

Zatozte denak kantaldi zoragarri horren gozatzerat.