IALA Ikasgaien Arteko Lan Astea kolegioan

Otsailaren 11tik 15rat, bakantzak aintzin,  IALA iragan da kolegioan.

Aste osoan talde ttipika eta mailak nahasiz, ikasleek manera ezberdin batean lan egin dute gai baten inguruan.

Aurtengo gaia: BURUA HEZI, GORPUTZA HAZI ETA PLAZERREZ BIZI

Astelehen eta asteartean erakasleek antolatu dituzten tailer ezberdinetan parte hartu dute. Huna adibide batzu: promenatu, bildu eta sukaldatu, orekarekin jolesean, gorputzarekin sortu, gure biharko planeta gaurdanik zain dezagun, ahantzitako jokoak…

Asteazken eta ostegunean, ikasleak, beti talde ttipika, geletan bildu dira tailerretan ikusi dutenarekin ekoizpen baten prestatzeko.

Lana: Uda lekuko animatzaileak zarete. Tailer egun bat antolatu behar duzue.

Egunaren ordutegia definitu eta aurkez ezazue.

Ondotik, tailerretariko bat hautatu, zehazkiago sakondu eta aurkeztu (ekoizpen bat ere izan daiteke).

Ostiralean haien lana aurkeztu dute erakasleek osatutako epaimahaien aintzinean.