EUSKARAREN EGUNA KOLEGIOAN

Nazioarteko Euskararen Eguna zen abendoaren 3an. Kolegioan abendoaren 4ean asteartearekin ospatu dugu.

Egun osorako, maila ezberdinetako 12-13 ikasleko taldeetan banaturik erakasle tutore batekin, ikasleek 3.ek antolatu dituzten animazio ezberdinetan parte hartu dute.

Karaokea

Larzabaleko herriko gelarat izan dira karaokean aritzeko. Talde ttipi bakoitzak, erakasle tutorearekin, mozorroturik kantatu eta dantzatu du aintzineko egunetan hautatu eta prestatu zuen kantua. Lehia moduan egin da eta ikasleen txaloen azantzek dute irabazlea izendatu.

Euskal kirolak

Elkartearen laguntzarekin, Euskal joko ezberdinetan aritu izan dira: soka tira, lasto altxatzea, Toka, enbor segatzea, arto biltzea…

Etxerat sartu aintzin denak elkartu dira bakoitzak ekarri atsaskari baten inguruan.

Eguna biziki goxoki iragan da irri eta umore ainitzekin…gogoan atxikiko dutena !