20. Korrika

Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da, AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urte guziz da eta bi aste inguru ematen du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatzen da, baina beti 2.300 kilometro inguru egiten da. Hastapenetik bukaera arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen eta ematen da, baina martxa ez da sekulan gelditzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere. Urtero kantu bat eta mezu bat asmatzen da gertaldiarendako.

Lehen Korrika 1980an hasi zen; eta aurten 2017. urtean 20. edizioaegin da.

Lekukoa erakunde edo pertsona zehatz batzuek eramaten dute. Horiek kilometroa « erosi » egiten dute, euskararen aldeko erakundeak ekonomikoki laguntzeko. Lekukoa Korrikaren lehen ediziotik gordetzen den zur tailatuzko makila eta ikurrina da.