Zaporeen gaualdia

       Euskararen urtaroaren karietara, MEE kolegioak munduko afari bat antolatu zuen  urriaren 15ean. Afari honetan, Irisek, Cristinak eta Assetouk (kolegioko burasoek) parte hartu zuten beren kulturaren partekatzeko. Iris, txinatarrak , Assetou, boli kostakoak eta Cristina, brasildarrak, bakoitzak bere jatorri herriko plater bat prestatu zuten eta beren herriko sukaldaritza ezagutarazteko bertara etorri ziren jendeei. Gaualdi berezi hau Donaixtin iragan zen, arratsez.

 

Cristina Barreto MEE kolegioko burasoa eta gaualdiko antolatzaile taldekoa.

Nundik hasi da gaualdi berezi honen proiektua ?

Proiektu hau hasi da jatorri desberdinetako buraso batzuek gure herriko kultura eta janaria partekatu nahi baikinuen. Horregatik gaualdiaren ideia ongi iruditu zauku. Kolegioko besta taldeak ainitz lagundu gaitu antolaketa eta publizitate mailan !

Gaualdi horren bidez burasoak hobeki ezagutu gira bai antolatzaileen eta bai afaltzera etorri direnen artean.

 

Assetou  Idieder MEE kolegioko burasoa eta gaualdiko sukaldarietariko bat.

Zaila izan da janari guzi horren sukaldatzea?

Bai jende ainitz bazelako zerbitzatzeko. Hala ere, giro ona zelako kontent izan naiz ene kultura ezagutaraztea hainbat jenderi. Gaualdi bikaina izan da.