Xilaba txapelketa

Xilaba bi urte guziz Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako bertsulariak elkartzen dituen txapelketa da. Zazpi astez, larunbat guziz hamabost bat bertsularik saioak eskaini dizkigute Ipar Euskal Herriko herri desberdinetan.

 

Joan den azaroaren 12an iragan da finala Baionan, 1.620 bertsozale bildu dira Lauga gelan; gainera, hor ez zirenek, telebistaz, irratiz eta Internetez finala segitzen ahal izan zuten ETB4k, Euskal Irratiek eta Info7k zuzenean eskaini baitute.

 

Duela bi urte egin zuen bezala, Sustrai Colinak irabazi du txapelketa, buruz burukoan Amets Arzallusekin aritu ondoren. Sailkapenaren segida : Maddalen Arzallus hirugarren , Odei Barroso laugarren  Miren Artetxe bosgarren eta Xumai Murua finaleko azken geratu dira.

 

Gehitzen ahal da ere Baionako Bernat Etxepare lizeoaren aldeko ostatua izan dela, beren lizeo berriaren proiektuan laguntzeko. Proiektua “Hazten gaitu, hazten dugu” deitzen da .Honen helburua lizeo berriarentzat materialaren erostea da salduko dituzten sagarrondoen salmentari esker lortuko duten diruarekin. Orotara, 300 000 euro behar dituzte !