Truk’ARTE

MEE kolegioko 3.ak urte hastapenetik Truk’Arte izeneko proiektu bat plantan ezartzen ari dira.

Proiektu hau apirilaren 10ean gauzatuko da Larzabaleko kolegioan. Egun osoa iraunen du eta biharamunean MEE kolegioko hirugarrenak Ziburuko kolegiora joanen dira beraiek urte osoan eraman duten proiektuaren deskubritzera.

Trukarte egina da Ziburuko 3.ekin harremanetan sartzeko eta ezagutzak egiteko lizeoa aitzin. Maritxu Etcheto musikako eta arte plastikako erakaslea eta Elorri Falxa frantseseko erakaslearekin lanean ari dira. Proiektua interesgarria izan dadin, ikasleek artista desberdinak gonbidatu dituzte tailer batzuen animatzeko: dantza, musika, arkitektura, bertsoa, bideoa…

Arte-musikako eta frantseseko kurtsoetan, lehenik, binaka, ikasleek artista desberdinak xerkatu dituzte eta emailak igorri dizkiete. Ondotik, artistek erantzunik emaiten ez zutenez,zuzenki deitu dituzte, haien erantzuna jakiteko eta tailerren finkatzeko. Tailerrak goizean hasiko dira, 10:30etatik 12:00ak arte eta arratsaldean 14:00etatik 15:30ak arte.

Momentuz, 3.ek gonbidatutako artistetan, segur direnak etortzea dira: Bixoko entrepresa (euskal komunikazio agentzia), Amets Arzallus (bertsolaria), Zezenaren Taldeko bi kide ( musika taldea) .