Niko Exart kantuz Lizarran

 

Gure ikasleek, beste kolegio desberdinetako ikasleekin batera horien lehen kontzertua eskaini dute , joan den ostegunean, maiatzaren 25an Lizarrako Auditoriuman.

“Jazz in Collège” proiektuaren kari, Niko Etxart zuberotar kantariaren abestiak berriz hartu dituzte korala moduan.

Urte guzian, Mañolo Espellet Xalbadorreko musikako erakaslea gure ikasleei errepikak proposatu dizkie Nikoren kantuak ikasteko.

Lizarran eguna pasatu dute, harrera bikaina ukan dute hango antolatzaileen partetik. Niko Etxart ere hor genuen kantaldi zoragarri horretaz gozatzeko eta ikasleekin batera kantatzeko.

Eskertu nahi ditugu proiektu horretan ibili diren jende guziak eta partikulazki ikasleak erakutsi duten inplikazioarentzat.

Ondoko hitzorduak ekainaren 9an Donibane Garazin eta ekainaren 10ean Barkoxen Manex Erdozaintzi Etxart kolegioaren alde.