Lizeoaren bisita

Azaroaren 23an, Xalbador, Piarres Larzabal eta Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioetako hirugarrenak elkartu ziren Baionako Bernat Etxepare lizeoan. Lizeoaren bisita egin zuten  beren orientazioa garatzeko.

Lehenik, 10:00 orenetan, lizeoko irakasle eta ikasle batzuek lizeoaren aurkezpen laburra egin zieten. Gero, 3.A gelako ikasleak 4 talde ttipitan banatuak izan ziren bisitaren egiteko, taldeetan beste kolegioetako hirugarreneko ikasle batzuekin elkartu ziren. Lizeoko terminalek eraikinaren parte ezberdinak erakutsi zizkieten. Anartean, 3.B gelako ikasleak geletan ziren Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioko ikasle ohiekin. Haiek esplikatzen zieten eguneroko bizia lizeoan,  hautatzen ahal ziren arloak eta hirugarrenen galderei erantzuten zieten. Ondotik, taldeak trukatuak izan ziren. Eguerditan bi taldeak elkartu ziren jatera joateko beste kolegioko ikasleekin.

Bukatzeko, bazkaldu ondoren,  13:30 eta 14:00 artean kolegio ezberdinetako ikasleak beren kolegioetara sartu ziren.

                                                                                         Kaiet eta Pattin