KORRIKA TTIPI LARZABALEN

Apirilaren 9an AEK-k Korrika Ttipi antolatu du Larzabalen.

Kolegioko 219 ikasleen parte hartu dute Oztibarreko Ikastolako haurrekin batean. bat,bi edo hiru kilometroren egiteko aukera zuten.

Ikasle gehienek, goizeko 4:30tan parte hartu zuten MEEK kilometroan bi egun lehenago KORRIKA pasa zelarik Larzabalen bainan berriz ere plazerrez egin dute lagunen artean.

3.eko ikasleek banderolak egin zituzten brebeta osoki euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Ondotik geletan idatzi zituzten mezuak irakurri dituzte denen aintzinean.

AEK-k atsalaskaria eskaini du eta dantzan bukatu da arratsaldea.

AUPA KORRIKA ETA KLIKA EUSKARARI