Kolegioko Animazioak

MEE kolegioak eguerdiro, animazio lehiaketak antolatzen ditu. Hona informazioak ukaiteko Janireri (gorputz heziketako erakaslea) egin diogun galdezketa labur bat…

« Nola antolatuak dira animazioak ? »

Ikasleek proposamen ainitz egiten dituzte eta hauetarik batzuk hautatzen ditut.

« Urtean zehar guti gorabehera zenbat lehiaketa antolatuak dira ? »

Urtean zehar, bederatzi bat antolatzen ditut (hiru hiruhilekoka).

« Irabazleek sariak irabazten ote dituzte ? »

Ez dute saririk irabazten baina irabazleen argazki bat kolegioan afitxatzen da.

« Zenbat denbora irauten du lehiaketa batek ? »

Dependitzen du parte hartzen duten ikasleen kopuruaz.

« Animazio adibideak ? »

Eskubaloia, zangobaloia, baloia preso, aire baloia, mus lehiaketa, yoga…

« Ikasle guziek parte hartzen ote dute ? »

Nahi dutenek parte hartzen dute, orokorrean, ikasleen %75a.