Juul Kanpainako hauteskunde literarioen emaitzak

Urte guziz bezala, 6. eta 5. eko ikasle guziek JUUL irakurketa kanpainan parte hartu dute, Euskal Herriko ikastola ainitzekin batera.

Ikasturtean zehar, etxean, kolegioan euskarazko irakurketa bultzatzeko asmoarekin, ikasleek horiek hautatuko liburuak irakurtzen dituzte eta kanpaina hauteskunde egun batekin bururatzen da, gehienik maitatu duten liburua eta ilustratzailea hautatuz.

Aurten apirilaren 3 eta 4ean , ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen 19. edizioa ospatu da, 17.000 boto-emaile baino gehiago izan dira Euskal Herriko ikastoletan.

Hona hemen emaitzak botoen kontaketa egin ondotik:

D kategoria (6. mailan)

  • “Greg 6, etxean itxita” – Alberdania – Jeff Kiney
  • “Argixorgin” – Elkar – Estibalitz Vivanco
  • “Uda bat Senegalen”- Elkar- Lur Gallastegi

E kategoria (5. mailan)

  • “Ezekiel” – Elkar – Jasone Osoro
  • “Beti Iparralderantz” -Erein- Jon Arretxe
  • “San Ferminetan Lesakan”- Elkar- John Andueza

Ilustratzailea : Juan Luis Landa (1) , Mikel Valverde (2) eta Eider Eibar (3)