Hur Xenda ikusgarria

Kattin Barreix Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioko 3.eko ikasle bat da. Muskildikoa da, Hur Xendan parte hartu du. Beraz, galdezkatuko dugu.

Horretan parte hartzeak zer eragiten dautzu ?

Esperientzia bikaina izan da, jendeen arteko harremanak azkartu ditu. Herriko giro ona, giro bikaina bilakatu da.

Zenbat aktore eta kantari zinezten ?

Hirurogeita hamar bat jendek parte hartu dute, laguntzaileak kondatu gabe , zahar eta gazte nahasirik.

Nola antolatu zirezte errepikentzat ?

Lehenik talde bakotxak bere aldetik astean zehar errepikak egiten zituen, eta neskenegün arratsean errepika orokorrarentzat ikusten ginen.

Nork dauzkitzue egin jantziak ?

Sonia-k dazkigu egin eta laguntzaile batzuk zituen.

Nork iresi eta makillatu zaituzte ?

Bi lehen emanaldietan SIBELLE institutoak eta laguntzaile batzuek makillatu gaituzte. Elorri, Maider, Marion eta Florence ile apaintzaileek iresi gaituzte.

Nola pasatu da ikusgarria egunean berean ?

Jendea urduri zen, nahiz eta mikroak ez bikainak izan, bikain pasatu zen.