Hirugarrenen ikastaroa

Aurten, ikastaroa urtarrilaren 25-26 eta 29-30ean iragan da. Ikastaroa lau egunez egiten da, ikasleak ez dira kolegiora heldu eta hautatu duten lantokietan egoiten dira.

Ikastaro horren helburua lan mundua deskubritzea da, helduekin ikusiz nola lan egiten duten eta parte hartuz, ikasleen orientazioa lantzeko.

Ikastaroaren ondotik, ikasleek txosten bat egin behar dute ikasi dutena azaltzeko, horrentzat galderak pausatuko dizkiete entrepresetako nagusi eta langileer.

Maiatzean ikasleek brebetarako ahozko froga bat egin beharko baitute, aukera ukanen dute beren ikastaroa presentatzea.

Kaiet Aurnague eta Pattin Espil