GELETAKO IKASLE ORDEZKARIAK

Urrian zehar, geletako konzertazioetan ikasle ordezkariak izendatuak izan dira.
Gela bakoitzean bi ordezkari badira, eta beren klaseko boz eremaileak izanen dira, kolegioko heldu eta ikasleen arteko bitartekaritza lana eginen dute.
Hiruhilekoan behin iragaiten diren Gelako Kontseiluetan parte hartuko dute

Horrezgain, urtean zehar, Hezkuntza Aholkulariarekin biltzen ahalko dira proiketu ezberdinen inguruan lanean aritzeko edo ikasleak kezkatzen dituen gai bati buruz hitz egiteko eta aterabideen xekatzeko.

Aste honetan, 6., 5.eta 4.eko ikasle ordezkariak Hezkuntza Aholkulariarekin bildu dira, beren funtzioari buruzko formakuntza ttipi bat ukan dute horien errola ahal bezain ongi betetzeko.

Goresmenak ordezkari gisa izendatuak izan diren ikasleei !
Segur gira horien errola serioski eta baikorki beteko dutela !