Euskararen eguna

Euskararen eguna abenduaren 3an izan da. Egun hau, 1945etik ospatzen da eta Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen plantan. 1935ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskalzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna plantan eman zuten.

Kolegioan ere gure Euskararen Eguna egin dugu. Goizean,

Lan Lagunduka ezarri gira eta gosaria egin dugu. Gosaria eta gero, kolegioa bi taldetan zatitua izan da, talde bat karaokearen egitera joan da eta beste taldean Soka Tira (irratian bezalako jokoa) jokoa egin dute.

Arratsaldean, alderantziz izan da. Egun bukaeran goizeko eta arratsaldeko karaokearen irabazleek finala egin dute. Azkenik eguna bukatzeko, ikasle guziek dantzaldi bat egin dute.

Xan eta Bixente