Etorkinak laguntzeko kanpainaren segida kolegioan

Bakantzak aitzin Etorkinen laguntzeko kanpaina abiatu zuen kolegioko ikasle talde batek bixkotxa salmenta bat proposatuz.
Ekintza hori biziki arrakastatsua izan da eta orotarat 1020 euro bildu dira, gure eskualdean aterbetuak diren etorkin gazteen eskola fresen laguntzeko baliatua izanen dena.
Txalo bat parte hartzaile guzieri !

Sartze honetan kanpaina segitzen dugu. Aldi honetan material bilketa bat antolatzen dugu, Diakite kolektiboarekin, eta eskuratuko duguna Baionako Pausa Harrera zentroari helaraziko diogu talde horretan parte hartzen duen burraso baten bidez.